En direct

Lide Hernando
Musikaria eta ‘Ad libitum’ saioko gidaria

Featuring-aren munduan barrena: sinergiak eta interes komertzialak

Batzuetan musika estilo ezberdinak uztartzeko balio dute; besteetan, antagonistak diruditen bi artistak elkarrekiko duten miresmena adierazteko; lantzean behin, kultura ezberdinen arteko senidetzeak sortzeko. Gehienetan, ordea, diskoetxeen arteko fabore trukeak omen daude oinarrian.

Audio_placeholder

Featuring-aren munduan barrena: sinergiak eta interes komertzialak

Loading player...
Michael Jackson eta Paul McCartney ek elkarrekin abestu zuten  'The Girl Is Mine' bideokliparen irudi bat
Michael Jackson eta Paul McCartney ek elkarrekin abestu zuten 'The Girl Is Mine' bideokliparen irudi bat (NAIZ IRRATIA)

Azken urteetan ohikoa, are ohikoegia, bilakatu da featuring edo kolaborazioei buruz hitz egitea. Euskal Herrira ere zabaldu den fenomenoa da, eta hemen ere, egunero gara artistaren batek besteren batekin egindako abesti baten estreinaldiaren lekuko.

Garai batean, ordea, hau egunerokotasunean txertatuta ez zegoenean, bi munduren elkarketa bat bezala ulertzen zen; bakoitzak bere aldetik zuen magia hori baino are hobea zen sinergia bat sortzen zuena, artista baten abestiari testura berriak txertatzeko abagunea. Egia da kolaborazioek, askotan, artista baten entzuleak beste batengana gerturatzeko efektua eragin dezakeela, eta horren atzean, askotan diskoetxeen interesak egon ohi direla. Azken finean, ba al dago marketing hoberik artista batentzat, sona handia duen beste batekin kolaboratzea baino?

Nolanahi ere, egia da, bai lehen, bai gaur egun ere, beti egon direla featuring interesgarriak. Horietako batzuk aztertuko ditugu gaurkoan Ad Libitum Saioan: Marvin Gaye eta  Tammy Terrell mitikoekin hasiko gara, historian gelditu diren beste batzuk errepasatuz (David Bowie eta Freddie Mercury, Paul McCartney eta Michael Jackson). Euskal Herriko featuring batzuez ere gozatuko dugu, noski, baita gaur egun nazioartean izan diren beste elkarketa interesgarri batzuez ere.

 

Jaurlaritza Logoa