

Zuzenean 05:00h - 09:00h
Haria 1
09:00h - 11:00h
Bigarren Kafea
11:00h - 11:15h
Haria 2 aurrerapena

Herrialde askok dute euren kulturan musikarekiko zaletasuna txertatuta, baina Suediaren kasua parerik gabekoa da: egungo hit komertzial askoren atzean (eta aurrean) bertako musikariak topa daitezke.
70. hamarkadako ABBA taldearen arrakastarekin hasi zen dena; Eurovision jaialdian Waterloo abestiarekin irabazle suertatu ostean, talde honek nazioarteko irratiak hartu zituen bere pop itsaskorrarekin. Badaude, alta, arrazoi oso zehatz batzuk suediar musikaren arrakasta ulertzeko: herrialde anglofonoa izan gabe, ingelesez abesten dute arrakasta lortu duten bertako artista guztiek; euren hizkuntzan ez aritzeak, gainera, hitz sinple bezain zuzenak egitera daramatza; eta pop-aren formak ezin hobeto ulertzen dituzte.
Nolanahi ere, gaurkoan, Ad Libitumen, iparraldetik etorritako doinuak entzungo ditugu, 70. hamarkadatik gaur egunera arte bidaia eginez. ABBAren ostean, 80. hamarkadako Roxette eta Ace of Base entzungo ditugu; ondoren, 90. hamarkadan zehar garatutako suediar pop ekoizpenaren lekuko iznago gara, Denniz Pop edota Max Martin bezalako figurekin; eta gaur egungo suediar artisten musikarekin gozatzen amaituko dugu, hala nola elektronikan gailendu diren Avicii edota Swedish House Mafia.