Zuzenean 10:15h - 11:00h

MusikHaria

Iker Gurrutxaga

11:00h - 13:00h

Haria 2

Oinatz Aizpuru

13:00h - 14:00h

KirolHaria

Ion Garate

Lide Hernando

Goizegi amaitu diren proiektuak: disko bakarreko artista edota bandak

Historian aztarna utzi duten talde batzuek uste baino ibilbide laburragoa izan dute. The Beatlesen adibidea oso esanguratsua da: musikari eragindako iraultza kontuan hartuta, harritzekoa da hamarkada bat baino gutxiago iraun izana. Beste batzuen ibilbidea, ordea, oraindik laburragoa izan da.

Audio_placeholder

Goizegi amaitu diren proiektuak: disko bakarreko artista edota bandak

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
     Sex Pistols in Paradiso - Johnny Rotten eta Steve Jones
Sex Pistols in Paradiso - Johnny Rotten eta Steve Jones (Nationaal Archief (Public Domain Dedication ))

Aste honetako Ad Libitum saioan disko bakarra atera duten artista esanguratsu batzuk bisitatuko ditugu. Aire freskoa ekarri zuen taldea izan zen Sex Pistols. Johnny Rotten eta lagunek Britainia Handian egosten ari zen tsunami kulturalari aurpegia eta soinua jarri zioten, ordura arteko musikaren eta ideologien kontrako jarrera baten abanderatu bihurtuko zirelarik.

Punk hitza aipatzen dugunean gehienoi euren izena etortzen zaigula kontuan hartuta, harritzekoa da banda honek disko bakarra atera izana: Nevermind the Bollocks, here’s the Sex Pistols. Gaurko atalean haiekin hasiko dugu disko bakarreko artisten ibilbidea.

Euren eta atalean ikusiko ditugun beste batzuen kasuan, borrokatu nahi izan zuten sistemaren parte bilakatzeak eraman zituen suntsipen goiztiar batera. Beste batzuetan, bizitzaren konplikazioek ezinezko bihurtu dute artista batek bigarren lan bat ateratzea. Perfekziorako obsesioa ere izan daiteke proiektu baten jarraipena oztopatzeko faktorea. Halaber, banda batzuk disko bakarra ateratzeko intentzioarekin jaiotzen dira, agenda betea duten artista entzutetsu batzuk elkartzearen ondorio.

Kasurik muturrekoenean, ordea, heriotzak ere artista batzuk lan bakarrarekin joatea eragin du. Lauryn Hill, Temple of the Dog, Jeff Buckley… abesti eskukada batekin jendearen bihotzetara iritsi zaizkigun proposamenak entzungo ditugu Ad Libitumen.

Jaurlaritza Logoa