Zuzenean

Lide Hernando

Abestiak elkar konektatzearen artea: disko kontzeptualak

Batzuek diote musikari baten adierazpiderik gorena direla. Izan ere, abestietako letrak idaztea jada lan zail xamarra izaten bada, are zailagoa da abesti guzti horiek elkarrekin harreman kontzeptuala izatea. Gaurkoan, Ad Libitum saioan, disko kontzeptualak izango ditugu hizketagai.

Audio_placeholder

Abestiak elkar konektatzearen artea: disko kontzeptualak

Loading player...
Olaia Inziarteren 'Zerrautsak' diskoaren azala
Olaia Inziarteren 'Zerrautsak' diskoaren azala (Olaia Inziarte)

Hasiera batean opera-rock bezala ezaguna zen fenomenoa, 70. hamarkadatik aurrea disko kontzeptual gisa hasi zen ezagutzera ematen. Baina zer dira disko kontzeptualak? Bada, bere abestietan zehar gai edo istorio zentral bat barnebiltzen duen album bat; non abestiak, bai melodikoki, bai letra aldetik ere, konektatuta dauden. Konexio hori izan daiteke istorio batena; hau da, kasu honetan abestiek kapituluen lana egingo lukete; edo gaiaren bitartekoa, hau da, abesti guztiek unibertso bera edo gai bera konpartitzea.

Gaurko atalean zehar, 60. hamarkadatik gaur egunera arte izan ditugun zenbait disko kontzeptual interesgarri berrikusiko ditugu. Askorentzat aitzindari izandako The Beatlesen Sgt Peppers’ lonely hearts club band diskoa aipatuko dugu, zeinetan Liverpoolgo laukoteak fikziozko banda bat asmatu zuen lasaiago konposatzeko. Pink Floyd edota David Bowie ere ezingo ditugu aipatu gabe utzi, euren albumek arrasto nabaria utzi zutelako artisautza modu honetan. 2.000 hamarkadara ere gerturatuko gara, Green Dayren American Idiot eta The Mars Voltarekin; eta gaur egungo panoramara iritsiko gara. Noski, Euskal Herriko uzta ere ez dugu ahaztuko: Rodeo, Izaro, Zateak, Bloñ edota Olaia Inziarte, besteak beste.

Jaurlaritza Logoa