Zuzenean

Lide Hernando
Musikaria eta ‘Ad libitum’ saioko gidaria

80. hamarkada, zinema eta musika: bi arteen harremanaren urrezko garaia

Ad Libitumeko urteko lehen atal honetan, aurrez zabaldutako gai bati helduko diogu berriro ere: zinema eta musikaren arteko harremana. 70. hamarkadako filmetako musika aztertu ostean, hurrengo hamarkadan sartuko gara bete-betean. Ongi etorri 80etako urte eferbeszente eta eroetara!

80. hamarkada, zinema eta musika: bi arteen harremanaren urrezko garaia

Loading player...
Rocky filmeko fotograma bat
Rocky filmeko fotograma bat (Rocky)

Asko dago esateko hamarkada honetako zinegintzari buruz: abian zen gerra hotzaren ondorioz akaso, Hollywoodeko industriak zertarako gai zen frogatzeko beharra sentitzen zuen uneoro, baita zineman ere. Ondorioz, zientzia fikzioak eta akziozko film ikusgarriek aretoak hartu zituzten garaia izan zen 80. hamarkada. Baina, bestetik, baita pop izarrek zinegileekin aliantza estuak garatzeko garaia ere. 70. hamarkadan Paul McCartneyk, Bob Dylanek edota Bee Gees-ek ireki zuten atea ohiko praktika bihurtuko da hamarkada honetan.

Gauzak horrela, Ad Libitumeko atal honetan pilatuko dira, halabeharrez, zinemaren historiako abestirik esanguratsuenetarikoak: Rocky III-ko Eye of the tiger, Dirty Dancing-eko The time of my life, Flashdance-ko What a feeling edota Ghostbusters adibide batzuk besterik ez dira. Gaurkoan landuko ez dugun arren, soinu banden urrezko garaia ere izango da 80. hamarkada. John Williams, Ennio Morricone eta Jerry Goldsmith-en soinu-paisaiek filmak are gogoangarriago bihurtuko dituzte: Star Wars, Indiana Jones, Cinema Paradiso, ET... Ordena kronologikoa jarraituz, garaiko zinemako abestirik entzutetsuenez gozatu eta horien anekdota ezberdinak ezagutuko ditugu atal honetan.

We're sorry, but something went wrong: Web application could not be started

We're sorry, but something went wrong.

The issue has been logged for investigation. Please try again later.

Technical details for the administrator of this website

Error ID:

146ebe72

Details:

Web application could not be started by the Phusion Passenger(R) application server.

Please read the Passenger log file (search for the Error ID) to find the details of the error.

You can also get a detailed report to appear directly on this page, but for security reasons it is only provided if Phusion Passenger(R) is run with environment set to development and/or with the friendly error pages option set to on.

For more information about configuring environment and friendly error pages, see:

This website is powered by Phusion Passenger(R)®, the smart application server built by Phusion®.

Jaurlaritza Logoa