Zuzenean

Lide Hernando

Definiziorik zailena duen musika-generorik arrakastatsuena: POPa

Rockaren kontrajartze gisako termino gisa erabiltzen hasi zen, publiko zabalarentzako egindako musika atseginagoari definizioren bat emateko saiakeran. Baina egia da pop musika ez dela inoiz definitzen erraza izan; hain izan baita mutatzailea eta askotarikoa. 

Audio_placeholder

Definiziorik zailena duen musika-generorik arrakastatsuena: POPa

Loading player...
Madonna POParen erregina
Madonna POParen erregina (Jan Woitas | DPA)

Ez diogu erronka erreza jarri aste honetan geure buruari Ad Libitum saioan. Nola definitu POPa? Atal honetan hainbat hamarkadatan arrakastatsuena izan den musika generoaren klabeak xehatzen saiatuko gara.

Izenetik hasita, pop musika popular music adieraren laburdura denez, egia da estilo honek bere ezaugarrietan publiko zabalari atsegina egiteko elementuak izan dituela betidanik. Bere ezaugarri formalen artean iraupen laburra, errepika itsaskorrak eta estruktura zehatz bat ditu; baina marketing ikuspegitik dituen ezaugarriek batzuetan alde artistikoari irabazi diote. Hala ere, sorkuntzarekin beti gertatzen den bezala, hamarkada ezberdinetan egon da pop musikari distira atera eta berrikuntzak proposatu dutenik; hortxe daude The Beatles 60. hamarkadan, Madonna edota Michael Jackson 80. hamarkadan, edota Lady Gaga bezalakoak 2000en amaieran.

Beste generoekin harremanetan egon da beti pop musika: balada sentimentalean oinarritu zen bere forma hartzeko, gospel eta souletik ahots-harmonien erabilera hartu zuen, jazzetik, countrytik eta rocketik bere instrumentazioa, eta berriki dancetik bere tempoa edota musika elektronikotik konponketak ere sartu ditu.

Historian izandako lehendabiziko pop erregetik hasita, azken urtean sorpresaz iritsitako –eta kritikariek inoizko popik puruena egin duen– artistaraino, urteetan zehar popak izan duen bilakaera aztertzen saiatuko gara, genero arrakastatsu bezain labainkor honi buruz hitz egiten dugunean zertaz ari garen jakiteko.

Jaurlaritza Logoa