Zuzenean 18:00h - 19:00h

Bidaiari

19:00h - 21:00h

Haria 3

21:00h - 23:00h

MusikHaria

Iker Gurrutxaga

Lide Hernando

Musikak barrez leherrarazten zaituenean, Iker Laurobarekin

Musikak funtzio asko ditu, eta gizartearen kohesionatzaile edo aldaketen pizgarri izan daiteke. Badu, ordea, uste baino zabalduagoa dagoen beste funtzio bat: barre eginaraztea. Gaur, Ad Libitum saioan, musika eta umorea uztartuko ditugu, Iker Lauroba gonbidatuarekin.

Audio_placeholder

Musikak barrez leherrarazten zaituenean, Iker Laurobarekin

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
Lide Hernando eta Iker Lauroba NAIZeko erredakzioan
Lide Hernando eta Iker Lauroba NAIZeko erredakzioan (NAIZ irratia )

Umore absurdoa, hitz-jokoetan oinarritutako umorea, umore aldarrikatzailea, umore beltza, auto-erridikulizazioa edo norberaren buruari barre egitea... umoreak, musikak bezala, genero anitz ditu, eta horiek aztertzea izango da Ad Libitumeko atal honen helburua. Horretarako, musikagintza umorearekin hoberen uztartzen dakiena gonbidatu dugu: Iker Lauroba.

Euskal gizarteari oparitu dizkion hamaika disko eta abestietan txisteak eta hitz jokoak beti egon dira presente. Ohitura hori nondik datorkion jakingo dugu, baita berak abestietako letrak nola ehuntzen dituen ere, eta txisteak gizarteratzen dituen momentuan publikoarengan zein eragin duten.

Abesti batzuk ekarriko dizkigu ere, noski; Ojete Calor-en parodia, Laurobaren beraren gaztelania eta euskararen arteko hitz jokoak eta Paquita la del Barrioren irainerako artea ezagutuko ditugu.
Atala, beti bezala, bestelako artista batzuen abestiekin lagunduta joango da, XVIII mendetik gaur egunera arte umoreak egin duen bidaia aztertuko dugularik: Mikel Laboaren ironia, Joseph Haydn-en bihurrikeriak, Rigoberta Bandiniren aire freskoa, Pinken auto-erridikulizazioa edota Albert Plaren absurdoa eta umore beltza. Prest zaudete barre batzuk botatzeko?

Jaurlaritza Logoa