Zuzenean 12:00h - 14:00h

Haria 2

Oinatz Aizpuru

14:00h - 15:00h

KirolHaria

Ion Garate

15:00h - 17:00h

Zebrabidea

Oihana Azkue eta Ekhiñe Zapiain

Lide Hernando

Musika ikasketak, bai ala ez?

Musikaren aspektu berezi baten inguruan hausnartuko dugu Ad Libitumen: hezkuntza. Nolakoa da musika ikasketetako giroa? Musikak berezko duen xarma galtzen al da ikasketak egin eta den-dena matematika hutsa dela jakitean? Galdera horiek erantzuten saiatuko gara Nuria Culla musikariarekin.

Audio_placeholder

Musika ikasketak, bai ala ez?

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
Nuria Culla  musikaria izan da Ad Libitum saioan
Nuria Culla musikaria izan da Ad Libitum saioan (Nuria Culla)

Musika historiaurretik existitzen da, eta jada Greziako, Txinako edota Indiako zibilizazio zaharretan hezkuntza musikala kulturan txertatutako zerbait zen. Are gehiago, garai haietan, musika giza balore gorenetariko bezala zuten, eta beraz, honen hezkuntza oso gauza zentrala zen kultura horietan. Gaur egun, ordea, ez da soilik musika hezkuntzaren izkina ilunenera alboratu; egia esan, asko dira gaur egun musikan lehen lerroan aritu eta musika hezkuntzarik jaso ez duten artistak.

Musikari autodidacta asko dago, eta hori gauza kurioso eta aldi berean ona ere bada, egungo tresnek ahalbidetu dutelako musikan interesa duen orok bere kabuz gauzak ikastea eta trebatzea. Era berean, ordea, badirudi musikaren akademizismoa apur bat arbuiatzen dela ere bai.

Honen inguruan kontu kontari ibiliko gara Nuria Culla artista donostiarrarekin; berak musika ikasketak egin ditu, eta asko du esateko gaurko gaiaren inguruan. Saioan zehar, Cullarekin hitz egin eta bere gomendio musikalak entzuteaz gain, ikasketak jaso dituten eta jaso ez dituzten artista batzuk entzuteko aukera ere izango dugu: Silvia Perez Cruz eta Mon Laferte, egungo kantugintzan, edota Louis Armstrong eta Miles Davis, XX. Mendeko jazzaren kasuan.

Jaurlaritza Logoa