

Zuzenean 05:00h - 09:00h
Haria 1
09:00h - 11:00h
Bigarren Kafea
11:00h - 11:15h
Haria 2 aurrerapena

Ez da dudarik 90. hamarkada zinegintza handiaren hamarkada izan zela: Blockbuster itzelez betetako garaia izan genuen, teknologiak eta zinemak bat egin zutenekoa. Baina emozioak ukitu zizkiguten film onez betetako garaia ere izan zen, eta emozio horiek akonpainatzeko abesti gogoangarriz betetakoa ere bai.
90. hamarkadako zinegintzako musikan zerbait azpimarratu behar bada, hori balada erromantiko arranditsuak izango lirateke; batzuen gozamen eta besteen tormenturako. Bertan izan ziren Whitney Houstonek 'The Bodyguard' filmean abestutako 'I Have Nothing' edota 'I will always love you', edota Celine Dionek Titanicen kantatutako 'My heart will go on'; baina ez horiek bakarrik, baita Armageddoneko 'I don’t wanna miss a thing', Robin Hoodeko 'Everything I' do edota 'Ghosteko Unchained Melody'.
Baina bestelako abestiak ere egon ziren: Tarantinok Pulp Fictionerako hautatu zizkigun abesti vintage dantzagarriak, Roy Orbisonen 'Pretty Woman' jostaria edota Alex de la Iglesiaren 'El dia de la Bestia' filmerako Def con Dosek egin zuen new metala. Eta hori, Disney etxearen urrezko bigarren garaia izan zela ahaztu gabe; 'Lion King', 'Beauty and the Beast' edota 'Pocahontas' horen lekuko. Atal honetan aspertzeko motiborik ez duzu izango!