

Zuzenean 01:00h - 02:00h
Bideokluba
02:00h - 04:00h
Zebrabidea (errepikapena)
04:00h - 08:00h
Haria 1

Ezinezkoa litzateke musikaren ur-korronteek aurrera egitea bertan emakumeek egindako ekarpenik gabe. Hori aski dakigu denok; baina, hala ere, historia idatzi dutenak ongi arduratu dira horietako izen ausart batzuk guganaino ez iristeaz. Musikazale ez denak Janis Joplin, Aretha Franklin edota Ella Fitzgerald ezagutuko ditu; baina hortik at, ezer gutxi.
Zaila izan ohi da jakitea bazegoela 40. hamarkadan gospela abestu eta gitarra elektrikoa jotzen zuen emakume bat, Sister Rosetta Tharpe izenekoa; edota musika elektronikoa asmatzearen errudunetako bat Delia Derbyshire matematikari eta musikaria izan zela; edota Karen Carpenterrek gorriak eta bi ikusi zituela bere bizitza osoan zehar, musikari bikaina izate hutsagatik; edota Xabier Lete eta Miles Davis iritsi aurretik ere, Lourdes Iriondok eta Betty Davisek euren kabuz distira egiten zutela.
Beste inor ausartu ez zenean, emakume hauek musikaren bide berriak urratu zituzten, gizartea euren balioa aintzatestera behartuz. Justizia egin ahal izateko, historiaren geruzetan aztarrikatu behar izaten da batzuetan, eta horixe egingo dugu gaurko Ad Libitumeko atalean: botere patriarkalak ezkutatu eta gutxietsitako emakumeak berriro ere merezi duten lekura ekarri: lehen lerrora.