Zuzenean

Lide Hernando

Izatearen, maitatzearen eta desiratzearen harrotasuna, musikaren bitartez

Ad Libitumen denboraldiaren azken hilabetean sartu garela eta, ekainak beroarekin eta eguzkiarekin dakarren beste gai ezinbesteko bat jorratuko dugu gaurkoan: LGTBIQ+ harrotasuna. Kolektibo honen askapen-ibilbideak musikarekin izan duen harreman estua ezagutuko dugu gaurkoan.

Audio_placeholder

Izatearen, maitatzearen eta desiratzearen harrotasuna, musikaren bitartez

Loading player...
New Yorkeko Greenwich Village auzoan dagoen  Stonewall-Inn puba
New Yorkeko Greenwich Village auzoan dagoen Stonewall-Inn puba (Wikipedia (CC))

1969ko ekainaren 28an New Yorkeko Greenwich Villagen Stonewalleko ikasbilak gertatu ziren, eta horrek eman dio ordudanik harrotasunaren hilabetearen etiketa ekainari. Hainbat egunez luzatu ziren ikasbilak horiek inflexio puntu bat ekarri zioten kolektibo honi, zeina sumisiotik eta indefentsiotik talde antolatu eta erresistentea izatera pasa zen. LGTBIQ+ kolektiboa, izan ere, oso zabala da, eta oztopoz beteriko ibilbide honetan, gainera, euren aldarrikapenak oso lotuta egon dira musikari. Stonewalleko kalapitak eferbeszentzian sortutako disko eszenatik abiatuta, trans pertsonen aldarrikapenetara, edota gay, lesbiana eta bisexualen desiren normalizaziora, asko izan dira aspektu horien alde oihu egin dutenak, musika beti lagun.

Askotariko profilek osatzen duen kolektibo anitz honetako musikari ezberdinak, baita kolektiboari hauspoa eman dieten beste batzuk ere, igaroko dira saio honen uhinetatik gaurko atalean. Isilarazi nahi dituzten ahots hauek behar eta merezi duten bozgorailua emango diegu, haien kemenak hamarkadetan zehar frogatu duen bezala: Sylvester, David Bowie, George Michael, Alaska, Olatz Salvador, Lady Gaga, Young Miko, Kae Tempest, Samantha Hudson, Euskoprincess, La Furia edota Xarma Leone, besteak beste.

Jaurlaritza Logoa