Zuzenean

Iker Gurrutxaga
NAIZ Irratia. MusikHaria saioko gidaria

‘Totosaki’, itxaronaldi baten ostean kalean da Euskoprincessen lehen lan luzea

Transgenero izatearen inguruko gogoeta ugari biltzen ditu Minet Peña ‘Euskoprincess’ abeslari hernaniarrak bere lehen albumean. ‘Totosaki’ deituko zela aspaldi kontatu zigun, trantsizioari buruz eta osasungintza publikoan izandako bizipenei omenaldi moduan jarritako izenburua daraman diskoa da.

Audio_placeholder

‘Totosaki’, itxaronaldi baten ostean kalean da Euskoprincessen lehen lan luzea

Loading player...
Eusko Princessek bigarren albuma kaleratu berri du ‘Totosaki’ eta hasi da batean eta bestean aurkeztuz.
Eusko Princessek bigarren albuma kaleratu berri du ‘Totosaki’ eta hasi da batean eta bestean aurkeztuz. (Jesus LEONARDO)

Hamar abesti bildu ditu ‘Totosaki’ disko berrian Euskoprincess abeslari hernaniarrak, lehen lan luzea du, beraz. Sarrera sotila duen abestiak ematen dio irekiera albumari, diskoari izena ematen diona, halako beat berezi batekin eta Euskoprincessek abesteko duen modu berezi horretan. Kantu esplizitua da, diskoko asko eta asko bezalaxe.

‘El rey de La Habana’ abestian kantu elizkoien zera hori eta flamenkoaren mundua ekarri dizkigu Euskoprincessek, hip-hop mundua eta 8 biteko sintetizadorearen doinuek are bereziagoa egiten duten kantu batean. Mattin Zeberio izan du ekoizle lanetan eta elkarlanean ongi ulertu direla kontatu digu Euskoprincessek. ‘Manin’ kantuak ematen dio segida, eta bi kantu hauetan ere ari da nolabait ere gizonei eta gizonkeriei egurra ematen, bigarrenaren kasuan techno, dance eta house ukituko erritmoekin. Metrika eta GlorySixVain izan ditu ondoan kolaboratzen abesti honetan. 

‘1Godstar’ abestian berriz ere flamenkora eramaten gaitu, ‘Malafama’ kantuan berriz ere 2000etako elektronikaren unibertsora itzultzeko. Gainera, ‘Euskañol’ kantuarekin ematen dio segida eta hor hardstyleruntz egiten du salto, abestian aipatzen dituen Dcibelia edota NON diskoteketako doinuak gogora ekarriz askori burura. 

Azken zatian Karibe aldeko doinuetara gehiago eramaten gaitu Euskoprincessen ‘Totosaki’ lanak. ‘Onichan’ kantuan hasi, ‘El Mixi’ reggaeton abestira salto egin eta ‘Futarani’ abestiko nahasketa berezira salto eginaz, Bomfunk MCaren ‘Freestyler’ abestia ere ekartzen baitigu burura abesti honek. 

Kantu sentikor eta sotil batekin bukatzen da diskoa, ‘Cristalitos’ kantuarekin. Drogek harreman batean izan dezaketen kaltearen inguruan hitz egiten du hemen Euskoprincessek, nostalgia eta sentimendu karga handiko abestian.

Primavera Sounden aritu ostean, Zaragozan izan da aurreko asteburuan abeslari hernaniarra eta bertan Metrikaren dantzari batek eraso transfobo bat jasan zuela ere salatu zuen sareetan Euskoprincessek (gertaera Burgosen jazo zen). Aski da. MusikHaria saioan argi utzi zigun moduan, aurrera egiteko indartsu dago eta bide horretatik etorri da ‘Totosaki’, oraindik ere asko ikasteko dugula agerian uzten duen diskoa.

Jaurlaritza Logoa