Zuzenean

NAIZ irratia

Play offak martxan!

Binakako Txapelketak gaur bertan ezagutuko du finalerdietan izango den hirugarren bikotea. Ligaxka amaituta, Zabala-Martija eta Altuna-Ezkurdia neurtuko dira Tolosan txartel horren bila. Galtzen duen bikoteak, ordea, bigarren aukerakoa izango du igandean biharko partidako irabazlearen aurka.

Play offak martxan!

Loading player...
Altuna-Ezkurdia eta Larrazabal-Eskirozen arteko partida.
Altuna-Ezkurdia eta Larrazabal-Eskirozen arteko partida. (Andoni CANELLADA | FOKU)

Aste honetan osatuko dira Binakako Txapelketako finalerdiak. Dagoeneko Laso-Albisu eta Elordi-Zabaleta zain dira, eta gaur bertan ezagutuko da hirugarren bikotea. Tolosako Beotibar pilotalekuan, Zabala-Martija eta Altuna-Ezkurdia ariko dira nor baino nor, ligaxkako hirugarren eta laugarren sailkatua, alegia. Irabaztean duenak finalerdietara egingo du aurrera, eta galtzen duenak, berriz, bigarren aukerakoa jokatu beharko du igande honetan, Arrasaten, bihar Amorebietan irabazten duen bikotearen aurka.

Biharkoan, Jaka-Iztueta eta Larrazabal-Landa ariko dira aurrez aurre, oiartzuarraren debuta izango da maila nagusian Mariezkurrenaren lekua hartuz, eta hil ala biziko partida izango da, galtzen duena txapelketatik kanpo geratuko baita. Garaileak igandean jokatu beharko du bigarren aukerakoa. Guk gure Katedrako kinielak egin ditugu, baita aurreikuspenak bota ere. Zuek prest al zaudete?

Jaurlaritza Logoa