

Zuzenean 09:00h - 11:00h
Bigarren Kafea
11:00h - 11:15h
Haria 2 aurrerapena
11:15h - 12:00h
MusikHaria

Post-punkaren mugimenduak, oinarri estilistikoak baino, arima eta izaera oinarri bat partekatzen du bere banda eta artisten artean. Bi urte horietan zehar tankera horretako disko andana argitaratu ziren, hasita estilo honen izebergaren punta den Joy Division bandatik, garaian ezagun baina gaur egun arte hainbeste transzenditu ez duten beste batzuetatik igaroz –Siouxsie and the Banshees, Pere Ubu–, hainbat estilorekin esperimentatu duten beste proposamen batzuetaraino –Talking Heads edota The Cure ezagunajk, kasu–.
Post-punka besarkatu duten taldeek komunean dituzten ezaugarri batzuk errepasatuko digu; hala nola, euren letren iluntasuna eta poetika –punkaren letra gordinen aldean–, arte ederrekiko zaletasuna, punketik jasotako DIY filosofia edota jarrera performatiboa. Halaber, Euskal Herriak post-punkarekin izan duen harreman bitxia ere aztertuko dugu; izan ere, estilo hau jaio eta disolbatu zenetik 40 urtetara, 2010. hamarkadan, genero honen gorakada nabarmena izan dugu gurean, Belako talde mungiarretik hasita. Talde honek urratu zuen gaur egun Euskal Herrian dugun post-punk panorama aberatsaren bidea, eta euren atzetik beste hainbat etorri dira: TOC, Perlak, EZEZEZ edota Vulk, kasu.