

Zuzenean 04:00h - 08:00h
Haria 1
08:00h - 10:00h
Bigarren Kafea
10:00h - 10:15h
Haria 2 aurrerapena

Saio honetan gai serioak jorratzen saiatzen garen arren, batzuetan seriotasuna alboratu eta kazetaritza horia besarkatzeko tentazioari ezin eutsi gabiltza. Horrexegatik hautatu dugu gaurkoan kultura baino saltsa gehiago duen gai hau: beef-ak, edo artisten arteko areriotasunak, abesti bihurtuta.
Raparen historiako beef-ik ilunen eta, era berean, garrantzitsuenarekin hasiko gara: 2pac eta Notorious B.I.G. kontrajarri zituena, euren bizitzak eramanez. Horrez gain, Espainiar estatutan gertatutako beste areriotasun batzuk ere aztertuko ditugu, C Tangana eta Los Chikos del Maiz-ena edota Kase.O eta Metrorena, kasu.
Euskaldun jatorroi liskarrak gustatzen ez zaizkigula uste baduzue ere, gurean berriki gertatu den beste beef batean ere sakonduko dugu, noski: Chill Magia eta Kai Nakairen artekoa. Eta emakumeak ere ez dira saltsaz libratuko: raparen testuinguruan hainbat dira liskarra izan dutenak (eta hedabideek, gainera, ez dute horretan laguntzen), nahiz eta Nicki Minaj-ek eraman istiluen saria.
Osasun mentala bogan dugun garaiotan, bandera gorria suposatuko lukete gaurko abesti guztietako letrek. Baina, esan bezala; egoera txarri batzuetan fribolitate apur batez eta umorez begiratzea ez dago hain gaizki, ezta?