Zuzenean

Lide Hernando

27en kluba, satanismoa eta madarikazioa: legenda beltzak Ad Libitumen

Musikak legenda beltz anitz sustatu ditu historian zehar. 27en klubetik hasita, satanismotik igaroz, musikari madarikatuen patu iluneraino, asko dira publikoak asmatu eta zabaldu dituen istorio morbosoak.

Audio_placeholder

27en kluba, satanismoa eta madarikazioa: legenda beltzak Ad Libitumen

Loading player...
 Amy Winehouse, Eurockéennes festibalean, 2007
Amy Winehouse, Eurockéennes festibalean, 2007 (Rama (CC))

1969. eta 1971 urteen bitartean, momentuan gailurra joa zuten lau musikari era tragikoan hil ziren 27 urte besterik ez zituztela: lehena Brian Jones izan zen, The Rolling Stoneseko bateria-jotzailea; eta haren atzetik etorri ziren Jimi Hendrix, Janis Joplin eta Jim Morrison.

Gertakari horiek, izugarrizko arrangura eragiteaz gain, paranoia kolektibo bati hasiera eman zioten: paktu arraroren bat egin al zuten musikari horiek 27 urterekin hiltzeko? Horrelaxe sortu zen 27en klubaren mitoa: 27 urterekin hil ziren artisten elkargune bitxia. Haien patura gehitu ziren, halaber, Kurt Cobain 1994ean eta Amy Winehouse 2011n; baina adi, guztien aurretik beste bat ere egon baitzen: Robert Johnson bluesmana, deabruari bere arima saldu ostean, 27 urterekin ere joan zitzaiguna.

Horrelakoxeak eta beste izango ditugu gaur ardatz Ad Libitumen: legenda beltzak, alegia. 27en klubarekin hasi eta beste gai arraro eta ilun batzuk ukituko ditugu: musika eta satanismoa, musikari madarikatu batzuen bizitza, hiltzera bultzatzen duten abestiak (bai, halakoak ere existitu direlako). Noski, esamesa hutsaz gain, gogoeta apur bat ere izango dugu. Morboaren mundu amaiezinari ateak irekiko dizkiogu gaurko atalean; zu ere horietakoa bazara, gonbidatuta zaude!

Jaurlaritza Logoa