

Zuzenean 02:00h - 04:00h
Zebrabidea (errepikapena)
04:00h - 08:00h
Haria 1
08:00h - 10:00h
Bigarren Kafea

ETS-k martxoaren 15, 21 eta 22an 45.000 pertsona sartu zituen BEC-en; Chill Mafiak pabiloi bera bete zuen bere lehenengo agur kontzertuan; Fermin Muguruzak Anoeta eta Izarok BEC betetzear dute, lehenak bere 40. urteurrena ospatzeko, bigarrenak Cerodenero diskoari agur esateko, eta laster etorriko da, halaber, Gatiburen agur kontzertua. Duela urte gutxi batzuk sortzen ez zuen miresmen kolektiboa sortzen dute euskal taldeek; edo hori diote, behintzat, antolatzen ari diren kontzertu gero eta handiagoek, baita horien sarrerak agortzeko behar den denbora gero eta eskasagoak ere.
Batzuek diote pandemiaren eraginez sortutako fenomenoak direla, bai makro-kontzertuak, baita sold out-aren kultura ere; nahiz datu batzuek horren kontrakoa dioten -2019an bere ibilbidea amaitutako Berri Txarrakek, esaterako, sold out andana du pilatuta bere bizkarrean-. Fenomeno berri hauen eragin eta inplikazioen inguruan iritzi argirik edukitzea zaila den arren, edo agian horretxegatik, gai honen argi-itzalak mahai-gainean jartzen saiatuko gara aste honetako saioan, beste iritzi emaile batzuen hausnarketak gurera ekarriz. Horretarako, noski, musika ere lagun izango dugu. Gaiak euskal talderik entzutetsuenak ekartzera behartzen gaituenez, hautu kontziente batez, talde handi eta txikiak tartekatuko ditugu.