Zuzenean

Lide Hernando

Girl eta boy bandak: iruzurraren edo pop kulturaren iraultzaile?

Musikaren industriak fenomeno bitxi asko eman ditu historian zehar. Horietako bat da girl eta boy bandena: diskoetxe eta agenteek modu artifizialean sortutako genero bereko kantarien taldeak. Askok prefabrikazio hori iruzurtzat jo arren, ukaezina da pop kulturan eragin dutena.

Audio_placeholder

Girl eta boy bandak: iruzurraren edo pop kulturaren iraultzaile?

Loading player...
Spice Girl talde britainarra
Spice Girl talde britainarra (Wikipedia (CC))

Jende askok boy banden fenomenoaren hasiera Beatlemaniarekin lotzen duen arren, teknikoki Liverpoolgo taldea ez zen boy band bat izan: hauen ezaugarri nagusietako bat kideek instrumenturik ez jotzea da; soilik abestu eta performatzera dedikatu behar dira. Halaber, askotan gertatzen den bezala, boy banden aurretik historiak girl band batzuk ere eman dizkigu, iraganean galduta gelditu direnak: lehen proto-girl band kontsideratzen direnekin hasiko dugu saioa, The boswell sisters.

60-70 hamarkadek pare bat boy band entzutetsu eman zizkiguten: The Monkees bata, eta Jackson 5 bestea. Dudarik gabe, ordea, urrezko garai eztabaidaezin bat iritsiko zen mota honetako taldeentzako: 90. hamarkada. Garai honetan apur batez luzatuko gara, Estatu Batuek eta Britainia Handiak eman dizkiguten talde arrakastatsuak aztertzeko: The Backstreet boys, NSYNC, Take That, Westlife edota The Spice girls.Denak aurre-fabrikatuak, denak atzean istorio ilunak gordetakoak, eta denak hurrengo hamarkadan banantzen hasiko zirenak.

Saioa gaur egungo panoramarekin amaitukop dugu: 2010. hamarkadan talent showek sustatutako girl eta boy bandak ezagutu ostean, egungo banden fabrikarik indartsuenean amaituko dugu: K-pop fenomenoa.

Jaurlaritza Logoa