Zuzenean

Lide Hernando

Emakumeak oholtzara eta lehen lerrora! Riot Grrrl mugimendua

Gaurkoan feminismoak eta musikak emandako mugimendu potenteenetariko bat aztertuko dugu: Riot Grrrl mugimendua. Olatu honen parte izandako taldeen abestietatik, euren inspirazio izandakoetatik eta mugimenduak ostera inspiratutako beste izenetatik egingo dugu bidaia.

Audio_placeholder

Emakumeak oholtzara eta lehen lerrora! Riot Grrrl mugimendua

Loading player...
Bikini Kill taldea
Bikini Kill taldea (Wikipedia CC)

Riot Grrrl mugimendua Washington estatuko Olympia hirian jaio zen, emakume talde baten eskutik. Mugimenduari izena Kathleen Hannah musikariak jarri ziola esaten da; Bikini Kill izeneko fanzine batean Riot Grrrl manifestua idatzi baitzuen. Bertako kontsignak argiak ziren: emakumeak nazkatuta zeuden rock kontzertuetako falozentrismoaz. Emakumeek oholtzak hartu eta punka egiteko eskubide berbera zutela aldarrikatu behar zuten. Eta, era berean, kontzertua ikusten ari ziren emakumeek eskubide osoa zuten aretoaren lehen lerroa hartzeko. Deiadar batek are argiago utzi zuen azken kontsigna hau: Girls to the front!

Fanzinearen izenetik abiatuta, Kathleen Hannahk eta beste hainbat emakumek Bikini Kill taldea eratu zuten; Riot Grrrl mugimenduko talde esanguratsuenetarikoa izan zena. Horiekin paraleloan joan ziren gertuko beste talde batzuk ere: Sleater Kinney, Bratmobile, Hole edota Le Tigre; gaurko saioan bisitatuko ditugun taldeak denak. Horrez gain, Riot Grrrl mugimenduaren inspiratzaile izandako banda baten musikaz ere gozatuko dugu: 70. hamarkadako The Runaways, Joan Jett buru zuena. Eta jauzi geografikoak eginez, Mexikon edota Euskal Herrian topa ditzakegun taldeak ere entzungo ditugu, noski!

Jaurlaritza Logoa