En direct

Ritxi Aizpuru

Maixa Lizarribar: «Kasu egin izan bagenio esaten ziguten guztiari, etxetik ez ginen aterako»

Euskal Herriko plazak ongi ezagutzen ditu Maixa Lizarribar trikitilariak. Ezagutu ditu gauez eta egunez, gaztetan zein heldutan. Bizi-indar handia du Altzotarrak, «pozik bizi dela dio».

Audio_placeholder

Maixa Lizarribar: «Kasu egin izan bagenio esaten ziguten guztiari, etxetik ez ginen aterako»

Loading player...
Maixa Lizarribar musikaria NAIZ irratiako estudioetan
Maixa Lizarribar musikaria NAIZ irratiako estudioetan (NAIZ irratia)

Hamasei urtetan hasi zen trikitia erakusten Maixa Lizarribar Saizar, hala dabil gaur egun ere. Euskal Herriko herri guztietan egin dugu dantza bere kantuekin, bera baita  'Maixa eta Ixiar'  taldearen soinu jolea. Lau disko argitaratu zituen erromeria taldearekin, ondoren, bakarka aritu zen eta azken urtetan Amak taldearekin dabil plazaz-plaza.

«Etxean zeuden soinua jotzen zuten emakumeak. Publikoan ezin zuten jo» esan du Maixa Lizarribarrek 'Otea Lili' saioan, eta jakitun da, berak ere bizitu duela soilik gizonena zen festa eta plaza: «Gu neskak ginen, eta oso gazteak, eta desortutan jotzen genuen. Gauza asko dira...» dio, «gertatu izan zaigu elkarte batean jotzea eta gu izatea han zeuden emakume bakarrak. Esaten zizkiguten gauza horiengatik etxera joaten ginela? Noski, maiz. Baina kasu egin izan bagenio esaten ziguten guztiari,  hurrengo egunean ez ginateke etxetik aterako». 

«Neskak beti parez-pare jarri gaituzte, konpetentzia bagina bezala», gogoratu du Maixa Lizarribarrek, «elkarrizketa askotan galdetu digute Alaitz eta Maiderren inguruan».

Kantu artean garatu da 'Otea Lili'-ko solasaldia. Maixa ta Ixiar, Amak, Benito Lertxundi, Esne Zopak, Zaldibobo eta Eñaut Elorrieta izan dira Maixa Lizarribarren aukeratutako talde eta bakarlariak.


 

Jaurlaritza Logoa