

Zuzenean 08:00h - 10:00h
naiz:musika Gazteon Eskutik
10:00h - 10:15h
Haria 2 aurrerapena
10:15h - 11:00h
MusikHaria

Oso boteretsu sentitzen da Iban Urizar, Amorante, euskaraz kantatzerakoan, eroso sentitzen delako. Baina bere musika ibilbidean kantatu du beste hizkuntzetan ere. 1975ean jaio zen Elgoibarren, eta aritu da Cafe Teatro, Bizarra eta Andraka proiektuetan, besteak beste. Egun, 'Amorante' da bere bakarkako proiektua, proiektu makarra eta bakarra. Lau disko, single mordoa eta kolaborazio andana egin ditu. Hauek dira aukeratu dituen taldeak solasaldirako: Amorante, Maddi Oihenart, Ibil Bedi, Verde Prato, eta Bloñ.
Igela eta eskorpioia, fabula polita da. «Eskorpioiak badaki igela ziztatuko duela ibaia zeharkatzean, eta badaki ziztada horrek akabatuko duela igela. Igela ondoratzen den bitartean badaki bera ere itoko dela» kontatu digu Ibai Urizarrek. Eta fabulatzen jarraitu du, hitz kriptikoen artean «Oiloak egin dezake dantza azeriarekin kontziente bada norekin ari den dantzan».
«Inoiz ez da kasualitatea», hori ere badio Urizarrek, eta aitortu digu azken aldian maiz erabiltzen duen esamoldea dela. Eta hala, gustatzen zaio pentsatzea berak aukeratu duela bere bide musikala, «ni iritsi naiz ni uste nuena baino urrutiago». Kantu batek norabait eramaten ote duen galdetuta, dio baietz, eta hori dela musikaren ahalmen ederrena; gaina oso subjektiboa den zerbait dela dio: «Kantu bat egiten duzunean gero askatu behar duzu. Eta jasotzen duen horrek, segur aski, ez du jasoko zuk nahiko zenukeen bezala»