Zuzenean
Txuma Murugarren hizlari fina da. Gauza asko ditu kontatzeko eta hausnarketa guztietan sakontasunerako bidea hartu ohi du. «Beti egiten dugu orokortzera. Orain, esaten dugunean gaurko musikak ez duela 70eko edo 80ko hamarkadakoek zuten mamia, hori nork esan duen begiratu behar da», esan du Murugarren musikariak Otea Lili saioan. Pentsatzen du, garai hartan ere, «ehuneko gutxi batek» entzun ohi zuela «mamidun musika», eta «gainerako %90ak musika komertziala entzun ohi zuen» eta dio hala gertatzen dela gaur egun ere.
'Sasoi Ilunak' taldeko kantari ohiak hiru disko argitaratu zituen 1990eko hamarkadan, gero, bakarkako ibilbidea jorratu du, eta bederatzi disko argitaratu ditu, beste bi partekatuta eta liburu bat. 2025ean disko berria argitaratuko du.