Zuzenean

Irakasle ikasketak egin zituen Manex Egaña hernaniarrak. Heziketa fisikoan eta musikan espezializatu zen, eta, gaur egun, irakaslea da. Hori bere ofizioa, eta afizioa, aldiz, musika. Brigade Loco taldeko bateria jolea da Egaña. Solasaldirako hainbat kantu aukeratu ditu, gehienak euskal banden kantuak dira: Brigade Loco, Zea Mays, Nealta Fola, Tatxers eta Berri Txarrak.