Zuzenean
«Ez dut sinesten legean. Zuzenbidea ikasketak hasi nituen, baina ia jarraian utzi nituen ikusi nuelako legeak zer dion, eta gero zer egiten duen. Dena da gezurra», aitortu du Afrika Bibang kantariak Otea Lili saioan. Bere kantuetako hitzen inguruan hausnarketa alai eta atsegina entzungo dugu, baina sendoa eta irmoa era berean. Otea Lili irratsaioko solasaldian emakumeaz eta feminismoaz hitz egingo du, baita iraultzaz, musikaz eta aitzakiei buruz ere.
Afrika Bibang kantaria Algortan jaio zen 1975ean. Hainbat taldeetan kantatu izan du: Etsaiak, Ke No falte… Fermin Muguruzaren disko askotan parte hartu izan du, baita zuzenekoetan ere. Afrikak, guztira, bi disko luze ditu (2004, 2018) eta EP bat (2021). Bere kantuetako hitzen inguruan hausnarketa alai eta atsegina entzungo dugu, baina sendo eta irmo era berean. Otea Lili irratsaioko solasaldian emakumeaz eta feminismoaz hitz egin du, baita iraultzaz, musikaz eta aitzakiei buruz ere. Afrikak erraztasuna du entzulearekin konektatzeko hurbileko berbaldiari esker. Horregatik, Otea Lilik azalera ekarriko dizu Afrikak sustraietan daukana.