

Zuzenean 14:00h - 15:00h
KirolHaria
15:00h - 17:00h
Zebrabidea
17:00h - 18:00h
Gelditu Makinak

Hamasei urtetan hasi zen trikitia erakusten Maixa Lizarribar Saizar, hala dabil gaur egun ere. Euskal Herriko herri guztietan egin dugu dantza bere kantuekin, bera baita 'Maixa eta Ixiar' taldearen soinu jolea. Lau disko argitaratu zituen erromeria taldearekin, ondoren, bakarka aritu zen eta azken urtetan Amak taldearekin dabil plazaz-plaza.
«Etxean zeuden soinua jotzen zuten emakumeak. Publikoan ezin zuten jo» esan du Maixa Lizarribarrek 'Otea Lili' saioan, eta jakitun da, berak ere bizitu duela soilik gizonena zen festa eta plaza: «Gu neskak ginen, eta oso gazteak, eta desortutan jotzen genuen. Gauza asko dira...» dio, «gertatu izan zaigu elkarte batean jotzea eta gu izatea han zeuden emakume bakarrak. Esaten zizkiguten gauza horiengatik etxera joaten ginela? Noski, maiz. Baina kasu egin izan bagenio esaten ziguten guztiari, hurrengo egunean ez ginateke etxetik aterako».
«Neskak beti parez-pare jarri gaituzte, konpetentzia bagina bezala», gogoratu du Maixa Lizarribarrek, «elkarrizketa askotan galdetu digute Alaitz eta Maiderren inguruan».
Kantu artean garatu da 'Otea Lili'-ko solasaldia. Maixa ta Ixiar, Amak, Benito Lertxundi, Esne Zopak, Zaldibobo eta Eñaut Elorrieta izan dira Maixa Lizarribarren aukeratutako talde eta bakarlariak.
«Iazkoa hobetzea zaila izango da, baina horretan jarri behar dugu arreta»
«Begiratua izatea gustatzen zait, baina bestearengan hausnarketa bat eragiteko»
«Barrera psikologiko potentea izan da niretzat bertan parte hartzea»
«Txapelketa zaila izan da, baina ilusioa eta gogoa ez dira falta izan»
