

Zuzenean 21:00h - 23:00h
MusikHaria
23:00h - 00:00h
Beste Bat
00:00h - 02:00h
naiz: formula

Nokonok, Asier Mendizabal (Donostia, 1973) musikariak, garden adieraziko du solasaldian ez dela musikari trebea, ezta gitarra jotzaile ona, ezta abeslari petoa ere. Garrantzia testuen lanketa sakonari eskani ohi dio. Nokono apala da, eta kontzertuek ere xumetasun berberarekin eskaintzen ditu, ahotsa, gitarra akustikoa eta beste atarramendurik ez berrogei minutuz.
Donostian jaio zen 1973an. Kimika ikasketak hasi eta urte berenan utzi zituen. Ttan Ttakun irratian esatari dabil 1997tik. Eguerdiko Ahotsa magazinean eta TtanTtaPunk irratsaioetan. Ttan Ttakun izeneko zigilu diskografikoa ere kudeatzen du. 2021ean sortu zituen lehenengo abestiak, 'Soroko lore eder lirainena' lehenengo diskoa kaleratu zuen, eta 2024ean 'Pozarren' bigarren diskoa argitaratu du.
Bere burua «melasudismoan» kokatzen du, ez du sinesten aldaketa handietan eta gainera aldaketak etorriko balira ere, ez litzateke ezer asko aldatuko bere ustetan. Hippy itxura du, punk sentimendua eta jarrera libre eta naturala. Biniloen salerosketak gustuko ditu eta Lp, Ep eta single bilduma ederra du.