Zuzenean

Jun Zubiaga 'Osoron' musika talde askotan aritu da. 'Gose' talde arrasatearraren sortzaileetako bat da baina aritu da 'Descontrol' eta 'Gatillazo' taldetan, besteak beste. Oholtza gainean aritua da antzerkia egiten eta Lakuntzako liburutegira hurbitlzen denak hantxe topatuko du musikaria, liburu artean.
Talde askotan aritua da Osoron, «eta antza denez errez aspertzen naiz», dio Zubiagak umore tonoz. Gustatzen zaio eta hau eta hura probatzea, honekin eta bestearekin, «promiskuoa naiz» dio, baina era berean, «leiala». Otea Lili saioko solasaldirako Des-kontrol, Kañeria 13, Gose, Anita Parker, BAP, Itoiz, Mice eta Mikel Laboa aukeratu ditu.



