Zuzenean 12:00h - 14:00h

Haria 2

Oinatz Aizpuru

14:00h - 15:00h

KirolHaria

Ion Garate

15:00h - 17:00h

Zebrabidea

Oihana Azkue eta Ekhiñe Zapiain

Ritxi Aizpuru

Paxkal Indo: «Egotea ezer egin gabe nekagarria da»

Adi, zerrenda luzea da: Historia, punka folka eta ska. Txakun, Txo eta Kalakan. ZTK diskoetxea. Liburutegi anarkista, suziriak, komunikazio agentzia eta inprimategi bat. Ofizio eta afizio oso ezberdinetan aritu da Paxkal Indo, Seaskako lehendakari izan zelako ezaguna, kurrikulum bitxi eta luzea du.

Audio_placeholder

Paxkal Indo: «Egotea ezer egin gabe nekagarria da»

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
Paxkal Indo
Paxkal Indo (NAIZ IRRATIA)

Paxkal Indo kalakari trebe eta prestu bezain zentzuduna da. Psikiatrak esan zion hiperaktiboa zela, baina ez zion kasu handirik egin. Hiperaktiboak hutsune asko lagatzen ditu zereginetan, eta Indok dio hiperaktibitatea neurtu daitekeela efikaziarekin, eta eraginkortasunak garrantzi handia du horretan. Paxkal Indo ardi beltza da, baina ardia bezala ez da konturatzen beltza dela.

Paxkal Indo 1968an sortu zen Donibane Lohizunen. Baigorrira joan zen euskaraz bizi ahal izateko. Bordalen Gaztelania eta Historia ikasketak hasi zituen, baina 87-90 urteetan nahiago izan zuen liburutegi anarkistan egon. Bizkarrezurra (punk folk ska estilo batean), Papabusti talde folk progresibo banda inprobisatuan aritu zen lehendabizi. Ondoren, Bordalen, Iparretarock punk taldea eratu zuen.Komunikazio agentzia eta inprimategi batean egin zuen lan. Gero etorri zen Txakun taldea eta ondotik musika proiektu asko… BBSX, Txo, Kalakan…

Seaskako lehendakaria izan da, eta Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseiluko lehendakari. Suziriak fabrikatu zituen. ZTK diskoetxea antolatu zuen eta hainbat disko argitara eman. Paxkal Indo kalakari trebe eta prestu bezain zentzuduna da. Gaztetan baztertua izan zen punk musika jo zuelako. «Egotea ezer egin gabe nekagarria da», dio. «Pentsamendu anarkistaren zutabeetako bat da ezin dela bizitza osoa besteentzat lan egin. Bizitza mugimendua da eta gure hautabide bakarra da noiz gelditzen garen».

Jaurlaritza Logoa