

Zuzenean 15:00h - 17:00h
Zebrabidea
17:00h - 18:00h
Bilynch
18:00h - 19:00h
Alde Erantziz

Iker Martinez de Zuazok badaki zer den musikaren industrian goia jotzea, eta badaki ere aski ongi zer den lan handia egin disko bat ateratzeko eta plaza ez betetzea. Baina ez da atzera begiratzen duen horietakoa: «Nostalgia atzetik dabilkit azken aldian eta ihes egin nahi dut hortik, lehen izan ginenaren idealizaziotik urrundu nahi dut», horregatik, oraina eta etorkizuna aldarrikatzen ditu Martinez de Zuazok, eta argi du: «Latzen ez da errepikatuko».
Otea Lili saioan izan da Iker Martinez de Zuazo, patxadaz hitz egin du hnahiz eta pertsona isilatz duen bere burua: «Barrura begiratzen duen horietakoa, agian gehiegi», dio. Oñatin sortua, talde ugaritan aritutakoa da: Amonal, Latzen, Potemkin, Lenao, Iker Martinez de Zuazo eta Zaldi Herrenak, Keia. Guztira, 15 disko argitaratu ditu aipatutako taldeekin. Ingeniaritza Industriala ikasitakoa da eta automatizazio lantegi batean egiten du lan egun.
Hauek dira solasaldirako aukeratutako kantuak: Iker Martinez de Zuazo eta Zaldi Herrenak, J Martina, Unidad Alavesa, Ibil Bedi, Jabier Muguruza.