

Zuzenean 20:00h - 22:00h
MusikHaria
22:00h - 23:00h
Beste Bat
23:00h - 01:00h
naiz: formula

Leire Salamanca Tolosan jaio zen 1978an. Piztupunk eta Zero taldeetako kantaria da. Baina oholtzaren bi aldeak ederki ezagutzen ditu. 2000tik aurrera argi teknikari bezala hasi baitzen lanean. «Punka naiz, ama zoroa. Buru eroa nuen kirolean ere, astapotroa. Ume puntua dut eta serioa era berean», azaldu du tolosarrak Otea Lili saioan. Hitz egiteko moduan eman dezake urduri dagoela, baina ez, arrapaladan hitz egiten du, eta makulu-hitz andana erabiltzen ditu.
«Laster 50 urte egingo ditut eta pixka bat gazteago nintzenean, ez nuen uste adin honetara iritsiko nintzenik», aitortu du argi Salamancak. Izan ere, bere gazte-gaztetako belaunaldiko lagun asko ez dira bizi, drogak eta ihesak eraman zituen. Ama izan zen dela hamazazpi urte, eta amatasunak gogoeta batzuk sortu dizkiola dio argi. «Hilezkorra nintzela pentsatzen nuen lehen», besteak beste, amatasunak sentipen hori aldatu dio.