Zuzenean

 Ritxi  Aizpuru
Musika argitaratzailea eta ‘Otea lili’ saioko gidaria

Tomas Lizarazu: «Familia ezkertiarretik nator eta neure burua balore ezkertiarrekin lotzen dut»

Tomas Lizarazu (Bulego) kantuen eta musikaren sorkuntzan sakondu ahala konturatu da ezer gutxi dakien atal horretaz eta nolako txiripaz iritsi den haren kantuek duten erakargarritasun indarrera, ikasitako guztia bere kasa egin duelako, askotan ezjakintasunetik.

Audio_placeholder

Tomas Lizarazu: «Familia ezkertiarretik nator eta neure burua balore ezkertiarrekin lotzen dut»

Loading player...

Tomas Lizarazu (Azkotia,1993). Produktuaren Garapeneko Ingeniaritza ikasi du. Passepartout taldearekin bi disko argitaratu zituen, baina kantu haiekin ez zuen ospearen izpirik jaso, gero, bat-batean Bulego taldearekin izarrak ukitu ditu eta 3 disko kaleratu ditu.

Inertzia kulturala edo gizartean ditugun joerak-inertziak bide estandarretik jarraitzen dutenak direla uste du, eta agian, inertzia horiek (ikasketa unibertsitarioan Ingeniaritza ikastea, bikotekide topatzea, etxea erostea, umeak edukitzea) eztabaidagarriak direla pentsatzen du. Aspertzea ere garrantzitsutzat dauka. Euskalduna izatea geure kulturaren parte izatea dela iritzi dio eta euskararekin lotura estua izatea ere bai. Nahiz eta atzerritik etorri, euskaldun izan daiteke ere.

Jaurlaritza Logoa