Zuzenean

 Ritxi  Aizpuru
Musika argitaratzailea eta ‘Otea lili’ saioko gidaria

Zuriñe Hidalgo: «Oso konektatuta nago nire intuizioari»

Zuriñe Hidalgok oso barrutik bizi du musika. Berriki aurkeztu du 'Kala' bakarkako proiektua, indartsu egin du itzulera.

Audio_placeholder

Zuriñe Hidalgo: «Oso konektatuta nago nire intuizioari»

Loading player...
Zuriñe Hidalgo musikaria NAIZ irratiko estudioetan
Zuriñe Hidalgo musikaria NAIZ irratiko estudioetan (NAIZ irratia)

Zuriñe Hidalgo (Gasteiz, 1990). Mikrofonoaren aurrean hamaika urterekin paratu zen, Betizu egitasmoarekin. Ondotik, Hesian taldeko abeslari izan zen eta 5 disko argitaratu zituen, ahotsa, ordea, hainbat diskotan sartu izan du. Telebistako aurkezlea, eta Enraizadas proiektuan buru-belarri dabil azken boladan. 2021ean itzali zen Hesian eta lau urteko isilunearen ondoren, orain, 2025eko ekainean, Zuriñe Hidalgok Kala izena hartu du bakarkako musika ibilbidea jorratzeko. Otea Lili saiora hiztun etorri da eta sakon solastatu da, bihotzetik, eta irribarrea ez du margotu beharrik, berezkoa du. 

Une batzuetan pertsona inpultsiboa izan daiteke, baina «beti egingo dut barne entzunaldia eta hausnarketa», gorputza entzutea, atenditzea eta kasu egitea ezinbestekoa dela uste baitu. Maite dituenak ahalik eta ongien zaintzen ditu eta aitortu du talkak edo suak errazago piztu ohi direla maite ditugunekin.

 

Jaurlaritza Logoa