Zuzenean

Ane Arruti (Zarautz, 1985) komunikatzaile ona da. Hamaika titular utzi ditu solasaldian zehar, eta ezin guztiak titular bezala jarri, bat baino ez. 'Arrutiko Intxaurrak' eta 'Keia' taldeetako kide, ikus-entzunezko komunikazioa ikasi zuen. Gara egunkariko kultura atalean lan egindakoa da eta egun TaPuntu Kooperatiban egiten du lan komunikazio atalean. Bitxikeria bat. Aukeratu dituen kantu guztiek badute familia lotura: osaba, lehengusu… Eta denak Zarauzkoak.
Gai ugariren bueltan aritu gara 'Otea Lili' saioan, politikaz, feminismoaz, herri mugimenduaz...