Zuzenean

Ritxi Aizpuru

Mursego: «Abangoardiaren kontrakoa naiz. Eraldaketa atzean ematen da, erretagoardian»

Maite Arroitajauregi musikari interesgarria da, kategorizazioaren etsai, eta bilo gutxirekin hitz egitea du gustuko. Grisa kolore ederra dela dio, baina bera ez dela grisa, inteligentetzat baino,  irudimen handiko pertsonatzat du bere burua. 

Audio_placeholder

Mursego: «Abangoardiaren kontrakoa naiz. Eraldaketa atzean ematen da, erretagoardian»

Loading player...
Maite Arroitajauregi  'Mursego' musikaria NAIZ irratiko estudioetan
Maite Arroitajauregi 'Mursego' musikaria NAIZ irratiko estudioetan (NAIZ irratia )

'Bere hausnarketak aditzeko asmoz 'Otea Lili' saiora gonbidatu dugu Maite Arroitajauregi, Eibarren sortua, hainbat musika instrumentu jotzen ditu eta 2009an kaleratu zuen lehen diskoa. Geroztik beste bost disko kaleratu ditu eta beste bost soinu banda sortu ere. Odola azkarregi berotzen zaiola aitortzen du Mursegok, erraz haserretzen den horietakoa dela. Ekintza zuzenaren zale, bizitzako alor guztietan erabil beharko genukeen zerbait dela dio «gorputza ere politika baita».

Bere musikaren inguruan galdetuta dio bere musika lehorra, sinplea, gogorra eta zuzena dela, «artifizio handirik gabekoa». Kategorizazioak ez ditu maite eibartarrak: «-Ismo guztietatik ihes noa» dio: «Abangoardiaren kontrakoa ere banaiz. Eraldaketa atzeko partean ematen da, erretagoardian. Lubakietan borroka egitekoaren aldekoa naiz».

Musika kontserbatorioan ikasitakoa da Arroitajauregi. «Musika klasikoa klasista, Europazentrista, elitista eta matxista da. Baina, era berean, rocka ere, klasista, elitista eta matxista da. Zakil eremua. Sexua, droga eta rock and rolla esamoldeak kutsu matxista du, kasposoa da, higuingarria zait».

 

Jaurlaritza Logoa