Zuzenean

Ritxi Aizpuru

Eider Saez:«Erasoa jasan duenak denbora behar du prozesatzeko eta horren inguruan hitz egiteko»

Emakumea izateagatik eta emakume gaztea izateagatik agertokietan sentitu izan due diskriminazioa Eider Saezek. Argi du,  gazteago zenean, musika munduan onartu zituen jarrerak, egun, ez lituzkela onartuko.

Audio_placeholder

Eider Saez:«Erasoa jasan duenak denbora behar du prozesatzeko eta horren inguruan hitz egiteko»

Loading player...
Eider Saez abeslaria NAIZ irratiko estudioetan
Eider Saez abeslaria NAIZ irratiko estudioetan (NAIZ irratia )

Eider Saez (Lazkao, 1998). Nøgen taldean abeslari izan zen eta disko bat kaleratu zuen haiekin. Bakarkako ibilbidean Ep eta disko bat argitaratu ditu. Komunikazio gradua du eta marketin teknikaria da. Lotsatia dela dio, baina lasaitasunetik hitz egin du solasaldian zehar, lotsarik nabaritu gabe komunikaziorako duen grinarekin. Bere burua entrenatu du xumetasunetik begirada sakona botatzeko bizitzari. Kudeaketa hori egiteko baliagarriak zaizkio yogan ikasitako arnasketa eta meditazioaren bideak.

Asko hitz egin du feminismoaren gainean, asko eta garbi. Uste du eraso matxista bat jasan duenak denbora behar duela gertatu zaiona prozesatzeko eta horren inguruan hitz egiteko, eta uste du hitz egin eta salatu behar direla sexu-indarkeriak.

Gaineratu du ere bortxatzaileak eta sexu-indarkeria erabili dutenek zigorra merezi dutela, baina berreziketa behar dutela ere ez egiteko berriro. Zigorren gainean pentsatzen du gaur egun dauden zigorrak ez direla nahikoak. «Ez da TERF izan behar. Transexualak onartu behar direla uste dut eta feministak izan daitezke».


Jaurlaritza Logoa