Zuzenean 15:00h - 16:00h

Otea lili

Ritxi Aizpuru

16:00h - 18:00h

MusikHaria

Iker Gurrutxaga

18:00h - 20:00h

Paraleloan

Oihana Azkue

Ritxi Aizpuru

Maddi Zubeldia: «Ahaztearen menturak beldurra eragiten dit»

Ofizioz irakaslea izan da Zubeldia, baina egun erretreta garaian dago. Idaztea eta abestea ditu gustuko, baina  ez du argi zer den; «Idazle-abeslaria» da, baina baita «abeslaria den idazlea» ere.

Audio_placeholder

Maddi Zubeldia: «Ahaztearen menturak beldurra eragiten dit»

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
Maddi Zubeldia musikaria NAIZ irratiko estudioetan
Maddi Zubeldia musikaria NAIZ irratiko estudioetan (NAIZ IRRATIA)

'Ahaztuko badut' abestia amaren alzheimerra zela eta sortu zuen Maddi Zubeldiak. Hurbilekoa du gogoratu ezinak eragiten duen sufrimendua, are gehiago norbera kontziente bada galera horrekin. Izan uda edo negu, itsasoan hartzen du bainoa ia egunero, han uzten ditu tentsio denak. Hitz egiteko moduagatik nabari da ideiak eta gogoetak era errazean plazaratzen dituela, denek ulertzea nahi baitu Zubeldiak. Solasaldian ez du galdu bertute hori, gertuko emakumea da, xume eta euskal kulturarekin engaiatua.

Maddi Zubeldia Donostia jaio zen 1961ean, baina gaztetan joan zen Ipar Euskal Herrira. Idazlea (hiru eleberri eta antzerkirako liburu bat), bi disko H-eden taldearekin eta bakarka beste bat. Ofizioz irakaslea izan da, egun erretreta garaian dago. Zubeldiak idaztea eta abestea du gustuko, baina bat edo beste aukeratzea eskatu diogunean, ez du argi izan. «Idazle-abeslaria»da, baina baita «abeslaria den idazlea» ere. Hemen solasaldian entzungo diren artistak: Maddi Zubeldia, H-den, Lourdes Iriondo, Umana (Zubeldiatarren taldea), Eñaut Elorrieta eta Maite Larburu.

 

Jaurlaritza Logoa