Zuzenean 18:00h - 19:00h

Uluka

Maddalen Kortajarena eta Ane Astiarazan

19:00h - 21:00h

NAIZ FORMULA

Naiz Irratia

21:00h - 23:00h

MusikHaria

Iker Gurrutxaga

Ritxi Aizpuru

«Maitia, ezkertiarra izateak ez dizu homofobia eta matxismoa kentzen»

«Ez naiz, ez jurru, ez pija, ez makarra; naiz trans ez bitarra» dio Albina Stardustek 'Harribitxi' kantuan. Eta hala esten dio egunero bere buruari: «harribitxi bat naiz», gizarteak kontrakoa sinestarazten baitigu egunero.

Audio_placeholder

«Maitia, ezkertiarra izateak ez dizu homofobia eta matxismoa kentzen»

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
Albina Stardust NAIZ irratiko estudioetan
Albina Stardust NAIZ irratiko estudioetan (NAIZ IRRATIA)

Albina Stardust drag, aktibista trabestia eta kantaria Burlatan jaio zen 1997an. 2018an sortu zuen Albina Stardust artistaren ibilbidea. Itzulpengintza ikasketak ditu eta ingeles irakaslea da. Ezagunagoa da ETB1eko saioetan kolaborazioekin hasi zenetik. Hainbat single argitaratu ondoren, 'Izar' diskoa kaleratu zuen 2024an. «Trabestien artea ez da baloratzen, mezu garrantzitsuak helarazten dizkiogu kulturari».

«Artista askorekin gertatzen da beraien artelanik onena beraiek direla», dio Albina Stardust Divive drag queenari buruz, Baltimorren sortutako izarra izan zen bere lehen erreferentea drag munduan, «Divine da drag artea hobekien ulertu duena, harribitxi bat zen». Bera ere harribitxi kontsideratzen da: «Egunero esan behar diogu gure buruari hori, harribitxiak garela, zoragarriak garela; gizarteak egunero esaten baitugu ezetz!».

Harribitxia bada Stardust, bai; baina, «ez naiz jurru», dio bere kantu batean. «Badirudi pertsona bat ezkertiarra eta abertzalea izateagatik  ez dela ez matxista ez arrazista, baina, bai maitia, ezkertiarra izateak ez dizu homofobia eta matxismoa kentzen», horregatik dio  garaia badela leku konkretu batzuetan ere «gu geu» egoteko.

Travesti ez bitarra bezala definitzen du bere burua Albina Stradustek. «Ozen eta harrotasunez diot. Denbora asko pasa dugu gure burua ezkutatzen, segurtasunagatik gu ere heteroak eta jurruak ginela esaten, eta bada garaia horrekin apurtzeko».

Gogoratu du nola sei urterekin paratzen zituen arrebaren bufanda soineko bezala eta amaren takoiak etxera gonbidatuak heltzen ziren aldiro. Amak, 'Lady Marmalade' kantuari play eman eta dantzari egiten zien bisitariei harrera. Nerabezaroan, baina, ezkutatu egin zen: «maskulinitatera bultzatzen gaituzte», dio.

Baina, gero, Internetari esker erreferente berriak topatu zituen eta «gutxinaka makillajearekin probatzen hasi nintzen eta genero adierazpenaren jolasten, eta hausnarketa batzuk egiten», eta horrek guztiak eraman zuen bere generoa identitatea kolokan jartzera», eta bere buruari galdetzera: «Nor naiz?».

Jaurlaritza Logoa