Pelax: «Euskal kulturan erreferente askoren falta sentitzen dut, bidean galdu dira hainbat»
'Pelax' Unai Pelayo da. Donostian jaio zen 1989an. EP eta disko luzeak kontatuta sei lan argitaratu ditu. Beti autoekoizpenaren bidea erabili du, autogestioarena. Pedagogia ikasketan egin ditu eta, egun, musika irakaslea da.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
«Euskal kulturan erreferente askoren falta sentitzen dut, eta hainbat bidean galdu dira» esan du kezkaz Pelaxek Otea Lili saioan. «Asko begiratzen dugu atzera, baina gehiegi», dio, «belaunaldi oso bat falta da gure erreferenteetan». Boterearen aurrean dugun jarrerak ere kezka eragiten dio: «Erabat otzan eta meneko nahi gaitu botereak, irizpide askeak ezabatuta», adierazi du NAIZ irratiko mikrofonoetan.
Pink Floyd edota King Crimson taldeak gustuko ditu, musika progresiboak eta haiengandik eragin handia jaso du kantu askotan. Pelax, Itoiz, Xabier Badiola, Napoka Iria, Diabolo Kiwi taldeen abestiak aukeratu ditu solasaldirako.