IRRATIA

Fran Urias: «Ahalegindu naiz kantuak idazten konpromiso militantetik aske»

Ondo ezagutzen du Fran Urias nafarrak musikaren industria, Hesian taldearekin zortzi disko kaleratu zituen eta Euskal Herriko plaza eta aretoak bete zituzten han eta hemen. Industriak, ordea, zapore mingotsa duela dio,  maiz, eremu faltsua, traidorea eta zikina dela dio.

Fran Urias musikaria NAIZ irratiko Donostiako estudioetan (NAIZ IRRATIA)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Fran Urias (Etxarri-Aranatz,1985). Historia ikasi zuen Gasteizen eta egun irakaslea da. Bi talde sortu ditu: Hesian (8 disko) eta Zelanda (3 disko). «Gaztetxeek asko eskaini izan diote musikari, eta ez soilik musikari. Baina, gaur egun, nire kalea parkea da».

«Amorrua nahiko presente dago nire barruan», kontatu digu, baina «zorionez» kontrolpean edukitzen ikasi duela. Besteak beste, musikaren munduak eta industriak eragiten dio amorrua, «askotan zikina da, traidorea, faltsua eta ez da autentikoa» esan du Otea Lili saioan. Fran Uriasen ustez musikagintzan sortzen diren harremanak oso faltsuak dira eta adibide bezala jarri du Durangoko Azoka eta bertan musikarien artean ematen diren besarkadak. «Musikari baten besarkada baino faltsuagoa zara», hala esaten omen zien  managerrak.

Sortzerako orduan, ezkotasuna, amorrua eta tristura lagungarri dituela kontatu du. Emozio horiek energia ematen diotela sortzeko eta idazteko. Baina argi du bizitzaren klabeetako bat bost emozioak erregulatzea dela gainezka egin aurretik.