Zuzenean

Hizlari azkarra da Iker Aginaga, bi adieretan, gainera. Abiadura bizian hitz egiten du, nabari da rap abeslariaren kutsua. Ideiak sendo lotzeko dohaina du. Gerri malgua du, eta galderak erraztasunez erantzuteko. Izan al da inoiz euskaldun berri?
Iker Aginagak ia bizitza oso darama musikagintzan, hamabi urterekin hor zebilen eta. Hemen solasaldian zehar botatako hamaika lagin: «Diskriminazio positiboa beharrezkoa edo bidezkoa da kontzertuetako karteldegian emakume gehiago egon daitezen. Unea iritsi da euskal taldeek eta emakumeek pribilegioak edukitzeko, berdintasunezko egoera izan dezan euskarak eta aludunak».