Zuzenean

Telmo Trenor

∫ateliteak x 89

Audio_placeholder

∫ateliteak x 89

Loading player...
The Romance of Odysseus And Calypso
The Romance of Odysseus And Calypso

Aspertzeko tartetik ez dugu izan aste honetako '∫ateliteak' saioaren 89.edizio honetan. Berrikuntza musikalak izan baititugu protagonista nagusi ordubeteko sesio musikalean, Magia Bruta galiziarraren Pop elektronikoarekin hasita zehazki. Jarraipena berri doinu anbientalekin eman diogu, Tokonoma records zigiluak kaleratu berri duen Drives to the Beach izeneko diskoa entzunaz hain zuzen ere. Aipatzeko moduko lana da honako hau eta hitz egiteko asko utzi digula esan beharrean gaude.

Erritmo biziagoak ere entzun ditugu asteazken gau honetan, Cora Novoa esate baterako edo Chico Blanco nahiz Soto Asa artistek elkarlanean kaeratu berri duten Blanco y Nueve Mix EPa. Kutmah Britaniarraren azken EPa, Sound Of Ogigia zigilutik datorkigun rekopilatorio berri baten aurrerapena... kantu ugari, eta estilo ezberdinetakoak izan dira protagonista nagusi gurean, eta dena labetik atera berria izan da gainera.

Jaurlaritza Logoa