Zuzenean

Telmo Trenor

∫ateliteak x 95

Audio_placeholder

∫ateliteak x 95

Loading player...
∫ateliteak x 95
∫ateliteak x 95

Batzuei agian, konturatzerako pasa zaizue 2021.urtea, beste batzuei agian ez, baina kontua da, urteko azken '∫ateliteak' saioa izan dugula asteazken honetan Naiz irratiaren uhinetan. 95.edizio honetan, urteko zerrendarik onenak eta halako kontuak alde batera utzi nahi izan ditugu, eta gure ohiko ibilbidean jarraitu dugu. Nobedadeak izan ditugu protagonista gaur ere, eta labetik ateratako zenbait kantu entzun ditugu. Etxean hasi dugu bidaia Ibon RG Enrike Hurtado, Verde Prato eta Radithorren musikarekin. Galleta records zigiluak atera duen Za!

Kataluniarren lehen diskoaren berrargitalpenaren berri ere eman nahi izan dugu, baina Tomorrow's Down Quartet Bartzelonarren Desert diskoaren erremixak biltzen dituenarenak. Paula Tape, Hofe, Anatolian Weapons eta Erik Uranok borobildu dute urteko azken nobedadeen atala. Amaitzeko berriz, gure 'who is it' atala eta 70.hamarkado rock turkiarra. Noski, eta urte berri on!

Jaurlaritza Logoa