Zuzenean

Telmo Trenor

∫ateliteak x 90

Audio_placeholder

∫ateliteak x 90

Loading player...
∫ateliteak x 90
∫ateliteak x 90

Ez dugu nolanahiko lana egin aste honetako '∫ateliteak' saioa bere osotasunean burutu ahal izateko, 90.atala izan baitugu oraingoan. Azken egunetan bezala, berrikuntza musikal ugariz bete dugu ordubeteko minutu bakoitza. Inguma records Astigarragako zigilutik Benales artistaren lana aurkeztu dugu, eta Iruñea aldetik berriz Suescun ekoizlearen lan berriaren aurrerapena. Gure belarriak ondo gozarazteko moduko lanak izan ditugu beraz, eta aipatzeko ugari utzi digute gainera.

Jamal Moss, Hieroglyphic Beings ezizenez ezagunagoak berriz, Bartzelonako Modern Obscure Music zigiluan kaleraturiko aurrerapen txiki bat entzuteko tartea ere hartu dugu, baita Benedek Kaliforniarrak pasa den urte amaieran kaleraturiko Mr.Good diskoa besteak beste ere. Datorren astera begira jarriaz, Ines Dj Zarauztarra etorriko zaigu saiora eta bera izango dugu gure satelitearen gidari. Bien bitartean, 90.a gozatu!

Jaurlaritza Logoa