Zuzenean

Telmo Trenor

∫ateliteak x 88

Audio_placeholder

∫ateliteak x 88

Loading player...
PAT INN PAZ
PAT INN PAZ

Hilabete berriari ekin diogu honetan 88.'∫ateliteak'  saioa izan dugu asteazken honetan. Saioaren lehen minutuetan entzun ditugun doinuak oso anbientalak edota atmosferiko xamarrak izan direla esan beharko genuke, Donostiatik Pat Inn Paz musikariak kaleratu berri duen Memorias izeneko EParekin ekin baitiogu, Cenizas (volverte a ver) piezarekin zehazki. Eclectic Reactions zigiluko lagunek berriz, Rama artista Bizkaitarraren lan berria aurkeztu dute duela gutxi. Kasete formatuan iritsi da honako hau betiko moduan, eta entzuteko aukera paregabean izan gara.

Batetik Asturias aldetik, behin baino gehiagotan entzun dugun Skygaze, eta bestetik Orion Agassiren Vision Romántica lana ere ezagutzeko aukera izan dugu. Tarta Relena, Anthony Naples, Las Ninyas del Corro, Quasimoto… koktel benetan eklektikoa izan dugu asteazken honetakoa dudarik gabe. Ahaztu gabe aipatzeko modukoa da ere, saioa amaitzeko Cajun aldean murgildu garela Tapia eta Leturia nahasezinen eskutik!

Jaurlaritza Logoa