Zuzenean

Telmo Trenor

∫ateliteak x 86

Audio_placeholder

∫ateliteak x 86

Loading player...
Solo Los Solo lanaren azala
Solo Los Solo lanaren azala

Asteazken gaua eklipsatzeko aukerarik onena, '∫ateliteak' saioan izan dugu oraingo honetan ere Naiz irratiaren uhinetan. Maleta nobedadez beterik ekarri dugu gainera 86.edizio honetarako, asko gainera etxean bertan eginak izan direlarik. Chill Mafiaren Remix diskoarekin hasi iruñea aldean, Donostiatik Zolas musikariarekin jarraitu eta Inguma Records zigiluak atera berri duen kantu berria entzuteko parada izan dugu.

Donostialdetik datozkigu baita ere Unai Pelayo eta Jose Mari Zendoia, poesia, gitarrak eta sintetizadoreak nahasiaz 'Ezusteko Bidaiariak' izeneko lanarekin. Bilbon berriz Eclectic Reactions zigiluan egin dugu geldialdia, berrikuntzekin baitatoz. Nostalgiko jartzeko denbora ere izan dugu, nola ez, eta 'Solo Los Solo' hip hop taldeak orain 20 urte kaleraturiko 'Quimera' diskotik pare bat lan ere jarri ditugu.

Tartean 'Who is It?' sampleen atalaz ere ondo baino hobeto baliatu gara. Baina saioko azken 10 minutuetan, zendu berri den Luis de Pablo konposatzaile eta musikariaren 10 minutuko bidaia sonikoan izan gara, 1970.urtean kaleratua. Let's go!