Zuzenean

Telmo Trenor

∫ateliteak,denboraldiko azkena!

∫ateliteak saioaren bigarren denboraldiko azkena!

Audio_placeholder

∫ateliteak,denboraldiko azkena!

Loading player...
SATELITEAK, 80. SAZ LE BOLO
SATELITEAK, 80. SAZ LE BOLO

Benetan aberasgaria izan zaigu denboraldi hau, gonbidatu eta lagun asko pasa dira gure ∫atelitetik aurten, dj askok ere egin dizkigute bixitak eta batez ere, musika pila ezagutzeko aukera izan dugu.

Eskerrik beroenak hemendik era batean edo bestean parte hartu duzuenoi! Azken saio honetarako ere aurtengo denboraldian Euskal Herriak eman dizkigun zenbait kantu hautatu ditugu, pasa den astekoak baino dantzagarriagoak nolabait esateko.  Hasteko, Makalak esklusiban Lalo Lopezek Arima Soul taldeari egindako erremix G-funk askoa ekarri digu. Elektropeña, Odøn, Divorce From New York, Vic Vega, Tuber eta Gailu taldeek azken hilabeteotan kaleraturiko lanak entzuteko parada ere izan dugu. Eta saioa eta denboraldia agurtzeko, betiko ´Euskal Klasikoa´: Zas Le Bolo Oñatiarren ´Arrats Iluna ´kantua.

Irailean izango gaituzue bueltan, oporretara goaz! Aio! 

Jaurlaritza Logoa