Zuzenean

Telmo Trenor

∫ateliteak | System Update

Audio_placeholder

∫ateliteak | System Update

Loading player...
∫ateliteak | System Update
∫ateliteak | System Update

Berezia izan dugu aste honetako '∫ateliteak' saioa ere, aitzakia askorik behar izaten ez baldin badugu ere, gaur ondo baino hobeto baliatu gara. Gauzak horrela, denboraldiko bigarren DJ gonbidatuaren txanda izan dugu 85. edizioan. System Update izan da saioaren gidari, eta ondo baino hobeto azpimarratzeko ordu erdiko mix benetan ederra utzi digu gainera. Azken boladan Mexiko aldean dabilen Donostiar honen proiektu berria dugu System Update, izan ere aurretik DJ Neir edota Atodamadre a.k.a ezberdinen atzean ezkutatu da David Nuevo laguna.

Hip Hopa edota NeoPerreoa apur bat alderatu eta perskusio kromatikoz, erritmo tropikalez eta melodia elegantez josiriko mix benetan dantzagarria dugu, atzekaldea gustora mugi dezagun. Saioaren lehen minutuetan nobedadeak izan ditugu ordea nagusi: Vita V iruñearra, Estralurtarrak 'Hegoa Diskak' zigiluak atera berri duen konpilazioa eta 'Fuego en Casa' zigilutik datozkigun erreferentzia berriak.

Jaurlaritza Logoa