Zuzenean

Peli Lekuona

'Joan etorrian' diskoa aurkezteko lanetan dihardu Abereh bakarlariak

Iker Berganza bakarlaria ezagunagoa da agian 'Abereh' modura, Euskal Herriko zenbait aretotan emanaldi ugari eskaini dituelarik. Egun, bere hirugarren diskoa aurkezteko lanetan dabil 'Joan etorrian' hain zuzen ere.

Audio_placeholder

'Joan etorrian' diskoa aurkezteko lanetan dihardu Abereh bakarlariak

Loading player...
Erik Berganza (Abereh)
Erik Berganza (Abereh)

'Dena Irailerako' saioan musikari behin baino gehiagotan egiten diogu tartea, baina Ioar Aizpurua kolaboratzaileak agendan oinarritutako elkarrizketen aitzakian elkarrizketa ezberdinak ere ekartzen dizkigu. Ostegun honetan, Erik berganza (Abereh) bakarlaria ezagutzeko aukera izan dugu bere eskutik. Balmasedako artistak ez du ibilbide batere makala, egun 'Abereh' bezala topa baldin bagenezake ere aurretik 'Hartzak Blues Band' eta 'Estricalla' taldeetan aritu zen.

Musika berezi bezain atseginak osatzen dituzte Berganzaren diskoak eta Hardcore punk, rock edota folk estilotan entzun ditzakegula esan genezake. Egia da musika moduren batera sailkatzeko nahitaezkoa izaten dela estiloaren inguruko etiketa batzuk ezartzea lan edota bilduma bakoitzari, Berganzak «ez ditut gustuko estiloen etiketak» adierazi digu ordea, «hauek dakartzaten zailtasunengatik» hain zuzen ere.

2017.urtean kaleratu zuen bere lehen autoekoizpena 'Zaunka datoz arin' izenpean, eta ordutik lau urte igaro diren honetan bakarlariak baieztatu digu ez duela askotan entzuten «esperimentu bat izan zelako». Instrumentu nagusia gitarra akustikoa du bere lan ia guztietan, baxua erabili badu ere bere ibilbidean zehar eta ahots gozoak ere, ukitu berezia uzten die bere kantuei.

Ordutik gaur egun arte beste disko bat ere eman zigun ezagutzera. 2019.urtean iritsi zen gure eskuetara 'Laino eta belatz artean' lana, 2018an aurrez bi single eder ere kaleratu baitzituen 'Logela sessions' izenpean. Oso garrantzitsua da lagunartean aritzea Berganzarentzat berak ondo baieztatu digunez, disko bakoitzean izan ohi duelako norbait.

Ez da batere erraza izan gure kolaboratzaile Ioar Aizpuruak egindako galdera bati erantzutea, musikari orok baititu zailtasunak bere kan guztietatik, kantu kuttunena aukeratzeko garaian. Noiz edo noiz ere, «nire kantuez aspertu ere egiten naiz» esan digu Aberehk, egunari begira kantu kuttun ezberdin bat aukeratuko lukeela baitio uneko zirraren arabera. Aurrera begira 'Joan etorrian' diskoa aurkezteko lanetan jarraitu nahi du buru-belarri ahal den neurria, kantu berriak sortzeari utziko ez diola adierazi digun arren.

Jaurlaritza Logoa