Zuzenean

Dena Irailerako

Dena Irailerako x 12 | Bizirauteko ahalegina

Zenbat gustatzen zaigun mikrofonoaren aurrean jarri eta elkarrekin hitz egitea, ez dugu gutxiago egin Iker Plazaola eta Eider Iruretagoiena kolaboratzaileekin bakoitzak bere bidetik eraman gaituztelarik. Lander Garro eta Kepa Etxebarriarekin berriz dokumental berri baten inguruan aritu gara.

Audio_placeholder

Dena Irailerako x 12 | Bizirauteko ahalegina

Loading player...
Dena Irailerako, Tessa Andonegirekin
Dena Irailerako, Tessa Andonegirekin

Astearen erdira iritsi gara gaurko honetan, baita 'Dena Irailerako' saioan ere eta eduki ugariz bete nahi izan dugu gaurko saioa, bat edo beste burutzeko aukerarik izan ez badugu ere. Baina guztiak uzten digu ikasteko zerbait bizitza honetan, eta horrela hasi dugu gaurkoa, bizirautearen inguruan hausnarketa txiki bat eginaz. Biziraun ahal izateko baliabideetako bat egoerara egokitzea dela uste dugu, dugunarekin jokatzea eta ez duguna ahaztea. Miresgarria da ordea bizirauteko gaitasun hori, batzuetan etsipenarekin lotuta bada ere, saio honetan distopiatik urrundu nahi izan dugu ahal dugun heinean utopiara hurbiltzeko asmoz.

Artista ugariren bisita jasotzen dugu gurean, baina artisten artean handia dugula esan genezake Iker Plazaola gure kolaboratzailea. Gaurkoan gure Donostiako Atalaiara gerturatu zaigu bertatik bertara albiste batzuk kontatu ahal izateko, 'Ideiatxoak' bere tartearen bitartez gure garuna martxan jartzeko eta nola ez, atzo agindu zigun moduan 'Txinetxita' tartean kantuan aritzeaz gain barre pixka bat ere egiteko.

Eider Iruretagoiena psikologo nahiz hezitzaileak berriz, zentzumenen garrantziaz jardun nahi izan du gaurko honetan. Uste baino garrantzia gehiago dute zentzumenek, hori frogatzeko zenbait arrazoi, egoera nahiz adibide ezagutarazi dizkigularik gaurko honetan kolaboratzailea. Batzuek ikusmenaren bitartez ikasi ohi dituzte zenbait eginkizun edota hauekin sentitu ohi dituzte beste zenbait egoera, edota usaimenaren, ukimenaren, dastamenaren... bitartez. Luze eta zabal hitz egiteko aukera ematen duen gai bat izanik, aurrera begirako beste asmo batzuk ere zehaztu ditugu agurtu baino lehen.

Gonbidatuen tarteari dagokionez berriz, Lander Garro eta Kepa Etxebarria gerturatu dira Naiz irratiaren mikrofonoen aurrera. 'Tipularen seaska kanta' izenda duen dokumentala grabatzeko lanetan aritu da buru-belarri Garro azkenaldian, argia ikusi ahal izateko oso gutxi falta zaiolarik. Guk ordea, Kepa eta bien harremana gertuagotik ere ezagutu nahi izan dugu, espetxean igaro zituzten urte ezatseginen inguruko kontakizunak entzuten izan garelarik.

Jaurlaritza Logoa