Zuzenean

Ioar Aizpurua
Elkarrizketa
Bea Larrañaga
Aktorea eta artista

Ibilbide luze bezain oparoa du Bea Larrañaga artistak eta gaur gehiago ezagutu dugu

Euskal artista bezala sailkatzea du berak gustoko, eta guk ez dugu gutxiago egin 'Dena Irailerako' saioan buruturiko elkarrizketan. Clown-a egiteaz gain aktore lanetan ere aritu da Larrañaga, baina bere ibilbidea gertuagotik ezagutu nahi izan dugu.

Audio_placeholder

Ibilbide luze bezain oparoa du Bea Larrañaga artistak eta gaur gehiago ezagutu dugu

Loading player...
Bea Larrañaga
Bea Larrañaga

Euskal Herrian artista ugari ditugula esan beharrean gaude, Bea Larrañaga horietako bat da guretzat eta gaurko honetan tarte bat eskaini nahi izan diogu 'Dena Irailerako' saioan eginiko elkarrizketan. 2004.urtean hasi zituen arte eszenikoetako prestakuntzak Hernanin, baina ordutik halere ez dio utzi formatzeari. Urte batzuk prestakuntza horietan igaro bazituen ere, egunero-egunero gauza berriak ere ikasiko direla onartu du Larrañagak. Mundu honetan ezagutzen diren beste zenbait artistekin erlazionatuaz ideia ezberdinak eta berriak ere jasotzen direlako.

Beste aktore edo irakasle ezberdinekin izandako harremanek, ikasteko asko eman diola dio gonbidatuak. «Erreferente handia izan da niretzako Ana Perez» dio, berarekin partekatuko uneek ikasketa bikaina utzi ziotela baitio, «bizitzan berarekin topatu nintzen eta irakasle handi bat izan da niretzako» bere hitzetan. Antton Valen, Pep Vila eta beste horrenbeste izan dira bere ibilbidean bidelagun izan dituen beste hainbat artista ordea.

Intujai teatroren konpainia sortu zuen 2008.urtean May Gorostiagarekin batera. «Bikotea, familia eta dena osatzen dugu jada Mayk eta biok», maitasuna bezain ederra en proiektu honen bitartez zenbait antzezlan uztartu izan baitituzte dagoeneko. Herri eta txoko ezberdinetan izan dira modu honetara, adin ezberdinetako lagunentzat ikuskizun eder bezain gogorrak eskaintzen.

2021 honetan berriz 'Soy La Bomba' antzezlana aurkezteko lanetan dabil, Clown-ean oinarritua izanik aurten estreinatu du eta joan berri den asteburuan Mañuetan izan da. Covid-19aren pandemiak eragin nabarmena izan duela aipatu dugu behin baino gehiagotan, baina Larrañagak ondo esan digun moduan «halako egoerak hazteko aprobetxatu behar dira».

Jaurlaritza Logoa